Aipamen hori lortu dute Tutera, Iruñea, Atarrabia, Ablitas, Fustiñana, Castejon, Gares eta Lesakako eskolek
Nafarroako bederatzi ikastetxeetako 13 irakaslek eTwinning programaren baitan egindako proiektuengatik kalitatezko 18 zigilu europear jaso dituzte. Zehazki, Tuerako Huertas Mayores HLHIP, Iruñeako Navarro Villoslada BHI, Atarrabiako Pedro de Atarrabia DBHI, Iruñeako Hijas de Jesus Ikastetxea, Ablitaseko San Babil HLHIP, Fustiñanako San Justo Y pastor HLHIP, Castejoneko DBHI, Garesko Seminario Padres Reparadores Ikastetxeak eta Lesakako HLHIPek jaso dituzte.
Lortutako zigiluek Nafarroako Foru Erkidegoko ikastetxeek eta bertako irakasleek eTwinningen bitartez sarean garatzen dituzten lankidetza proiektuetan parte hartzeko bultzada isladatzen dute. Zehazki honakoak izan dira saritu diren proiektu era irakasleak:
-Tuterako Huertas Mayores HLHIP: Marisol Montañesen ‘Rudolph is in town’ eta ‘Hoppy Easter’eta Marisol Montañes, Daniel Serrano, Marisa Garde eta Luisa Perezen ‘ eTwinning Space Explorers’ p roiektua.
-Iruñeako Navarro Villoslada BHI: Adriana Rípodasen ‘ My History is my Pride’ eta ‘ A journey around the Mediterranean’ proiektuak, eta Sylvia Picalloren Esto mola, on s’inscrit? Proiektua.
-Atarrabiako Pedro de Atarrabia DBHI: Izaskun Jorajuriaren ‘ Science is Fun y Challenge in Science’ proiektuak.
-Iruñeako Hijas de Jesús Ikastetxea: Isabel Canalen ‘ The best of both worlds’ e ta ‘Euro Teen Generation’ proiektuak.
-Ablitaseko San Babil HLHIP eta Fustiñanako Santos Justo y Pastor HLHIP: Juan Peñas eta Óscar Valienteren ‘ Detectwinning’ proiektua.
-Castejón DBHI: Aurea Garderen ‘INCLUSO ETI, EVEN ’ proiektua.
-Garesko Seminario Padres Reparadores Ikastetxea: Mathlide Hugrelen