Navarra Norte

Nafarroako Ikastolen Elkarteak Lituanian XXI . mendeko irakasleen erronkez hitz egin den kongresuan parte hartu du

Nafarroako Ikastolen Elkarteak parte hartu berria du Erasmuseko nazioarteko programan, non hezkuntza esperientzien trukaketa aurrera eramaten ari den. Europako TEACHCOM izeneko programaren barruan, hau da ospatu den bigarren nazioarteko bilera, Lituaniako Kaunas hirian, hain zuzen […]

PUBLICIDAD

Nafarroako Ikastolen Elkarteak parte hartu berria du Erasmuseko nazioarteko programan, non hezkuntza esperientzien trukaketa aurrera eramaten ari den. Europako TEACHCOM izeneko programaren barruan, hau da ospatu den bigarren nazioarteko bilera, Lituaniako Kaunas hirian, hain zuzen

Helburua bere hezkuntza sistema gertutik ezagutzea eta esperientzi onen trukatzea izan da, irakasleen konpetentziei dagokienean, bereziki.

Lituaniak gehiengo katolikoa (%80) du bere 3 milioi biztanleen artean.

  1. urteaz geroztik bultzada ekonomiko eta bereziki arlo teknologikoan garapen handia bizitzen ari den herria da, non bere hobetzeko nahia maila indibidualean zein kolektiboan transmititzen den.

Bere Hezkuntza sistema Estatuaren zutabe garrantzitsua da eta harro sentitzen dira eremu honetan egindako aurrerapenaz.

Nafarroako Ikastolen Elkarteko delegazioak eta Vianako Erentzun ikastolako partaideak gertutik ezagutu ahal izan dute Lituaniako hezkuntza sistema. Programaren barruan Kaunas hiriko Lizeoa (Ikastetxea) bisitatzeko aukera izan dute eta profesionalen prestakuntza zentroan irakasleek XXI. Mendeko ikasleak prestatzeko dituzten erronken eremuaz ere aritu dira.

Lizeo honetako ikasleria elebiduna da, lituaniera eta errusiera komunikazio hizkuntzak direlarik. Ondoren beste bi hizkuntzekin jarraitzen dute: ingelesa eta alemanera.

Irakasleen prestakuntzaren eremuan Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Erentzun Ikastolak daukaten esperientzia interes handiarekin hartua izan da beste partaideen aldetik.

Irakasleen konpetentzien inguruko artikulu interesgarriak aurki daitezke hurrengo kontuetan:

https://www.facebook.com/Teachcom-157301108382972/ eta Twitter Teach.com‏ @Teachdotcom kontuan

ÚNETE A NUESTRO BOLETÍN