Navarra Norte

Doneztebe eta Otsagabiako institutuak, Sarean Euskarazen Wikilehiaketan sarituak

Taldeko eta banakako sariak irabazi dituzte “Lehen sektorea” eta “Larrazkeneko festa” idazlanekin Doneztebeko Mendaur Institutuak eta Otsagabiako Institutu Publikoak eskuratu dituzte II Sarean Euskaraz jardunaldien baitan antolatu den Wikilehiaketa. Institutuek Wikipedian argitaratuta dauden euskarazko artikuluak […]

PUBLICIDAD

Taldeko eta banakako sariak irabazi dituzte “Lehen sektorea” eta “Larrazkeneko festa” idazlanekin

Doneztebeko Mendaur Institutuak eta Otsagabiako Institutu Publikoak eskuratu dituzte II Sarean Euskaraz jardunaldien baitan antolatu den Wikilehiaketa. Institutuek Wikipedian argitaratuta dauden euskarazko artikuluak sortu, hobetu deo zuzendu dituzte.

Lehena taldeko kategorian izan da saritua, “Lehen Sektorea” lanarengatik, eta bigarrenak, “Larrezkeneko festa” artikuluarekin banakako saria eskuratu du. Lehendabiziko lana, Naroa Lopez, Unai Solé, Eneko Maylin, Aimar Iribarren eta Oier Rodriguezek osatutako 3ABC taldeak egin du, eta epaimahaiak artikuluaren antolaketa eta erredakzioa azpimarratu ditu.

Bigarrena, Irati Mancho Elizaldek sorturiko lanaren gainean sortutako interesa eta estruktura aipatu ditu epaimahaiak.

Sari banaketa, gaur goizean egin da Baluarte jauregian, eta bertan izan dira Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria Ana Ollo, eta, Euskarabideako zuzendari kudeatzaile Mikel Arregi, lehiaketan parte hartu duten 150 ikasleekin batera.

Sarean Euskaraz jardunaldiak

Wikilehiaketa Sarean Euskaraz II Jardunaldien baitan egiten ari diren ekintzen lehen eguneko ekimenetariko bat izan da. Jardunaldietan mila ikasletik gora izango dira gaur eta bihar antolaturiko ekintzetan parte hartzen.

 Arratsaldean, kultura digitala eta euskararen inguruko hitzaldiak, tailerrak eta mahai inguruak eginen dira. Jardunaldiak publiko guztiari daude zabalduak eta izen ematea doakoa da eta honako helbidean gauzatu daiteke.

ÚNETE A NUESTRO BOLETÍN