Egun horretarako egin den manifestuan defendatzen da “Nazioarteko erakundeen babesa edukita ere, kultura nortasunerako eskubidea ez dela bere osotasunean aitortzen”
Bihar, urriaren 12a, Herri indigenen eta aniztasun kulturalarekiko errespetuaren eguna izanik, Nafarroako Parlamentuak Erresistentzia indigenaren eguna gogorarazi du gaur arratsaldean ekitaldi baten bidez. Ekitaldi folklorikoa izan da batez ere, eta kultura aborigenaren talde desberdinek eta Bulgariako Rosa de Bulgaria elkarteak parte hartu dute.
Parlamentuko Lehendakariordea, Unai Hualde izan da ekitaldiari hasiera eman diona, eta adierazi du iaz urriaren 12a Herri indigenen eta aniztasun kulturalarekiko errespetuaren egun gisa aldarrikatzean “historiarekin eta herrialde indigenekin zor bat kitatu dela”.
Hualdek euskaraz eman dio hasiera hitz hartzeari, aipatuz “altxor bat daukagula esku artean, gure hizkuntza”, eta adierazi du “kultura aniztasunak gure gizartea koloreztatzen duela”. Gainera, zibilizazio indigenen ondarea azpimarratu nahi izan du, “ahaztu ezin dugun ondare historiko eta kulturala”.
Dori López Juríok, Kultura-Vianako Printzea Erakundeko zuzendari nagusiak adierazi du “egun hau oso berezia dela, denon artean osatzen dugun komunitate honi lotzen gaituelako”, eta kultura aniztasunak gizartearen esparru guztietan duen garrantzia azpimarratu du. Zuzendari nagusiak gainera Nafarroako Gobernuaren Kultura Eskubideei buruzko Foru Lege Proiektua nabarmendu nahi izan du, kultura eskubideak oinarrizko eskubide gisa aitortzeko helburua baitu.
Ekitaldiari hasiera emateko manifestua Nikaragua, Kolonbia, Bolivia, Venezuela, Ekuador y Peruko ordezkariek irakurri dute, denen artean ospakizun honetarako adostutako manifestua, eta azpimarratu dute “Estatuek kultura aniztasuna babesteko eta gizarteratzea eta parte-hartzea ahalbidetuko duten politikak sustatzeko betebeharra dutela”.
“Desberdinak garen heinean denok berdinak gara” lelopean, erronka gisa ezarri dute “entzuten ikastea, ez diskriminatzea eta aniztasuna eta askatasuna onartzea minik eragin gabe”.
“Historiari buruzko etengabeko hausnarketaren” ildo horretan, elkarrizketa sortzeko eskera egin dute “jatorrizko herrialdeen giza eskubideak sustatzeko, ondare kulturalaren igorle baitira, errespetua eta aitortza merezi duen nortasun, hizkuntza eta historia aberats baten igorleak”.
Amaitzeko, aipatu dute “kultura nortasunerako eskubidea oinarrizko eskubide bat dela, eta erakunde, adierazpen eta nazioarteko hitzarmenen babesa eduki arren, ez dela bere osotasunean aitortzen”, eta horregatik, “kulturen arteko topaguneak sortzeko beharra” azpimarratu dute. “Kultura aniztasuna, biologikoa bezain beharrezkoa dena, gizon-emakume guztion ondarea da eta datozen belaunaldien onurarako errealitate hau bermatu eta aitortzea ezinbestekoa da”.
Rosa de Bulgaria elkarte bulgariarrak eskerrak eman nahi izan ditu Nafarroan lagunak aurkitzeaz gain, “etxea eta etorkizuna aurkitu baitute”:
Ondoren, hurrengo taldeek ekitaldi batzuk egin dituzte: Ekuadorreko Sumak-kawsay (buen vivir), Kolonbiako Herencia Latina dantza taldea, Boliviako Corazón Boliviano eta Danza de Bolivia de Tudela y la Ribera, Venezuelako Dantza Taldea, Mujeres del maíz Nikaraguako taldea eta Bulgariako Rosa de Bulgaria taldea.
Ganberak duen egoitzaren atarian egin da ekitaldia eta, besteak beste, honako hauek egon dira: Virginia Alemán (Geroa Bai), Asun Fernández de Garaialde, Maiorga Ramírez, Miren Aranoa (EH Bildu), Tere Sáez, Fanny Carrillo (Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra), baita Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotzia Maider Beloki.