Navarra Norte

Bertizko Jauregia Natur Parkeak ate irekien eguna egingo du datorren igandean

Horrez gain, zur mozketari buruzko bisita gidatua egingo da larunbatean, Auritzen Bertizko Jauregia Natur Parkeak  ate irekien eguna ospatuko du igande honetan (hilak 16), eta zur mozketari buruzko bisita gidatua egingo da larunbatean (hilak 15),  Auritzen. Bi […]

PUBLICIDAD

Horrez gain, zur mozketari buruzko bisita gidatua egingo da larunbatean, Auritzen

Bertizko Jauregia Natur Parkeak  ate irekien eguna ospatuko du igande honetan (hilak 16), eta zur mozketari buruzko bisita gidatua egingo da larunbatean (hilak 15),  Auritzen. Bi ekintza horiekin hasiko da ingurumen-hezkuntzarako eta boluntarioei laguntzeko programa, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Sailak 2018-2019 ikasturterako antolaturikoa.

Bertizen egingo den ate irekien jardunaldia aukera aparta da toki honetako balioak ezagutu eta musika, artisautza eta naturarekin lotutako jarduera anitzez gozatzeko. Jarduera horiek Bidasoa-Leitza mugaketako basozaintzak eta Atlantikoko Eskualdeak zuzenduko dituzte, eta horien artean egingo dira pintura-erakusketa bat aire zabalean, bi bisita antzeztu lorategi historiko-artistikora eta jauregira, eta hide ekintza bat 11:00etatik 11:30etara. Azken hori fauna behatzeko ezkutaleku bat da. Udaberrian inauguratu zen eta eskualdeko baso atlantikoan dauden hegazti-espezie nagusiak ikusteko aukera ematen digu. Horretaz gain, jauregiaren historiari buruzko hitzaldia, ingurumeneko tailerra basa-animaliekin, eta Bertizko II. Argazki Lehiaketaren sari-banaketa egingo dira. Eguna amaitzeko, Doneztebeko Mendi Abesbatzak kontzertua emango du.

Aurreikusitako jardueren artean, landare exotikoak eta inbaditzaileak kentzeko boluntario-tailerra egingo da, 10:30ean. Saileko teknikariek prestakuntza-hitzaldia emango diete boluntarioei, jakinarazteko landare horiek parkean hazteak zer eragozpen dituen, zer landare kenduko dituzten, eta lana segurtasunez nola egingo duten. Halaber, landare exotikoak garbitzeko tailerra egingo da, eta aurretiaz izena eman beharko da. Amaitzean, 13:00etan, bazkaria emango da, indarberritzeko.

Bestalde, larunbatean (hilak 15) aurreikusita dago Auritzera “La vida tras el turno de corta” izeneko bisita gidatua egitea, zura atera ostean esku-hartzeen eta erabileren pean egon diren baso-masek zer-nolako bilakaera jasan duten ikusteko, zuzenean.  Ekintza hori Aezkoa-Quinto Real mugaketako basozaintzak eramango du aurrera. 11:00etan da hitzordua, eta hiru orduko iraupena izango du. Ezinbestekoa da aurretiaz izena ematea. Hemen egin daiteke:

Bi jarduera horiekin ingurumen-hezkuntzarako eta boluntarioei laguntzeko programa hasiko da, Ingurumen Sailak antolatutakoa, gizarteari ingurumenaren iraunkortasun, errespetu eta mantentzeari buruzko balioak eta klima-aldaketari lotutako arazoak helarazteko helburuarekin. Planarekin, halaber, Sailak eskainitako zerbitzuak ezagutzera eman nahi dira, eta hiritarrei teknikarien ezagutzak igorri eta basozaintzak zer lan burutzen dituen jakinarazi.

Programak, osotara, jarduera hauek bilduko ditu: 16 jarduera publiko zabalarentzat, data zehatzetan; zazpi jarduera taldeentzat (horiek ikasturtean zehar egiteko aukera dago); bi jarduera ingurumen-boluntarioentzat eta argazkien eta mikrobideoen lehiaketa ikasleentzat.

ÚNETE A NUESTRO BOLETÍN