Navarra Norte

Aralar mendizerra ezagutzeko eta disfrutatzeko hainbat aukera 2018ko Udan

Udan eskaini nahi ditugun bisitak egiteko aukera zabalak, ingurune natural zoragarri hau ezagutzeko parada emango du. Horretaz gain, Aralarreko San Migel Santutegian informazio puntua jarriko da, bisitariei informazioa eta aholkuak emateko Plazaola Partzuergoaren, “Sakana Garatzen” agentziaren eta […]

Udan eskaini nahi ditugun bisitak egiteko aukera zabalak, ingurune natural zoragarri hau ezagutzeko parada emango du. Horretaz gain, Aralarreko San Migel Santutegian informazio puntua jarriko da, bisitariei informazioa eta aholkuak emateko

Plazaola Partzuergoaren, “Sakana Garatzen” agentziaren eta Aralarko Elkartearen elkarlanak, beste behin, bere fruituak eman ditu eta bisitariei egitarau erakargarri bat eskaintzeko aukera emango du. Ekimen honen helburu nagusienak:

Bisita gidatuei esker, Aralarreko mendizerraren natura eta kultura-balioak ezagutaraztea.
Eremu zabal honen erabilera arduratsua eta adeitasunezkoa sustatzea

Eta horretarako, uztaila eta iraila bitartean gaikako bisita gidatuekin egitaraua prestatu dugu; gainera, Aralarreko San Migel Santutegiaren parean informazio zerbitzua eskainiko da (bisitariei harrera egiteko egurrezko etxetxo bat jarri da).

Bisita gidatuak

Bisiten helburua bisitariei hurrengo gaiak ezagutaraztea da:

Aralarreko natura-balioak (paisaiak, habitatak, basoak, geologia eta hidrologia interpretatzea, fauna eta landare-espezieak identifikatzea, eta abar)
Bertako biztanleriaren erabilera eta ustiapen tradizionalak (artzaintza, baso-ustiapena, basa-fruituak, bertako produktuak, eta abar)
Etnografia eta kultura (giza aztarnak paisaian, megalitoak, monumentuak, ohiturak)
KEB-aren kudeaketa eta zaintzea
Ingurumen praktika onei esker zaintzea eta sentsibilizazioa 15 gaikako irtenaldiak izanen dira, hurrengo ezaugarriekin:

Bisitak DOAKOAK dira, baina aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa da (pertsona-kopuru mugatua). Izena emateko “MIRUA, Actividades de Naturaleza”-ren bitartez egingo da, hurrengo helbidean: : info@mirua.com edo 608 560 369 telefonora deituz.

Informazio puntua:
Informazio etxetxoa santutegiko sarreran egongo da udako hiru hilabetetan; egunero Aralarreko mendizerrako bisitariei harrera eta informazio zerbitzua eskainiko da, aholkuak eta informazioa emateko, baita eremu natural honen balioak ezagutarazteko, baita ondoan dauden lurraldeak (Sakana eta Plazaola).

Horretarako, Larraungo Udalaren laguntzarekin eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren babesari esker, zerbitzu honetaz arduratzeko behar diren langileak kontratu dira; honen ordutegia astelehenetik larunbatera 11:00etatik 18:00etara , eta igande eta jai egunetan 10:00etatik 14:00etara izango da. Zerbitzua, gaurtik aurrera martxan dago.

Bestelako ekintzak, programa zabalago baten barne:
Aralarko mendizerrak gainera, hiru bisita mota eskainiko ditu; Santutegian bertan (bisita gidatua barrualdean €1/pertsona bakoitzeko), Mendukiloko koban (Astitzen: kobazulora eta harrera etxera bisita gidatuak), eta  santutegiko arkeologia-indusketetara bisitak (larunbatetan 11etan, doan) Aritu Arkeologiaren eskutik eta UharteArakilgo udalaren eta Iruñeko Artzapezpikutzaren babesarekin.

Horretaz gain aurten, Plazaola Partzuergoaren eta Sakana Garatzen agentziaren ekimenari esker, “3×1” bisita berrargitaratuko da “Lurraren bihotzetik izarretara” izenburupean. Iazko arrakasta ikusita, arratsalde-gauan izango den ekitaldi hau berriro antolatuko dugu, Mendukiloko kobak, Santutegia eta astronomia saioa batez gozatzeko behatoki paregabe batean: Aralarko mendizerra.

Azken ekitaldi hau zabalagoa da, eta eskaintza gisa Plazaolako Maratoi eta Erdi Maratoiari lotuta dago.

Honela, beste lurraldeetatik ehunaka parte-hartzaile erakartzen dituen froga hau baliatuz, Irurtzun eta Iribasko Iturburuan ekintza gidatu gehiago antolatuko dira.

Jarduera guztia hauek aurrera eramateko, Nafarroako Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren babesa daukagu.

Jarduera hauek guztiak Aralarko gune naturala balorean jartzeko eta erabilera publikoa sustatzeko bultzatzen ari den programa baten barruan daude. Progama honetan beste ekitaldi batzuk daude planifikatuta, besteak beste, familiendako senderismo eta orientazio jarduerak (mapak eta ibilbideak), jardunaldiak, inkestak eta bisitarien neurketak, etab.

Hau guztia, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia eta Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren babesarekin bultzatzen ari da.

KEB
Aralarko mendizerra Kontserbazio Eremu Berezia izendatua izan zen “Natura 2000” Europako natura-gune babestuen sarearen barne. 14.000 h baino gehiago dauzkalarik, ekologiko, arkeologiko, kulturala eta gizarteko balio handiko eremu natural zabala suposatzen du.

Aralarrek eskaintzen duen paisaia aniztasunak, naturaz gozatzeko toki berezia bihurtzen du mendizerra hau, patxadaz gune karstiko zoragarriak, harkaitzak, txilardi zabalak eta mendi larreak, pagadiak eta mendi-magaleko harizti ederrak bisitatzeko eta gozatzeko aukera emanez, baita bailara hondoan aurkitu daitezkeen astigarrak, lizarrak, ezkiak eta serbalak ikusiz.
I

nformazio gehiago: 948 507 205/ 4  www.plazaola.org / plazaola@plazaola.org

ÚNETE A NUESTRO BOLETÍN