Navarra Norte

Matematikak eta Artea: ikastolak Finlandian

Nafarroako Ikastolen Elkarteko (NIE) bi ordezkari Finlandian izan dira, Jyväskylä izeneko hiri teknologikoan, Europa Batasuneko Erasmus+ proiektu baten barruan (PUSE) roiektu honetan, aipatu NIE elkarteaz gain, Europako hainbat erakundek ere parte hartzen dute herri ezberdinetatik, horien artean: […]

PUBLICIDAD

Nafarroako Ikastolen Elkarteko (NIE) bi ordezkari Finlandian izan dira, Jyväskylä izeneko hiri teknologikoan, Europa Batasuneko Erasmus+ proiektu baten barruan (PUSE)

roiektu honetan, aipatu NIE elkarteaz gain, Europako hainbat erakundek ere parte hartzen dute herri ezberdinetatik, horien artean: Hungaria, Eslovakia eta Finlandia.

Proiektuaren helburua da Janos Saxonek, artista hungariarrak, sortutako material didaktikoa, Poliuniverse izenekoa, eskoletan erabiltzea Artea eta Matematikak lotuz. Artista berak ere parte hartu du Finlandian egin den bileran.

Iada Polyuniverse materiala erabiltzen ari dira Europako zenbait eskoletan. Bere diseinuari esker, aukera handiak eskaintzen ditu eskolan bai alderdi estetikoa zein matematikarena lantzeko, bereziki zailtasunak dituzten ikasleentzat.

Bere xedea, ikaslearen motibazioa probestuz, bi arlo hauetako harremanak zein edukiak ikustaraztea litzateke, ikasle askori ikasteko bidea ahalbidetuz.

Talde honen lana hemendik aurrera, ikasleentzat zein irakasleentzat liburua sortzea izanen da, materialen erabilpena errazteko asmoz eta lan horren fruituak ikusi ahalko dira PUSE taldeak izanen duen hurrengo nazioarteko bileran, Iruñean kokatu dutelarik urriak 25 eta 26an.

Finlandian izandako hiru egunetako lana Jyväskylä hirian izan dira, eta ordezkariek aukera paregabea izan dute etapa ezberdinetako eskolak bisitatzeko eta hango ikasleriak material honekin nola lan egiten duen ere behatzeko. Finlandiako eskolek nazioarteko ebaluazioetan duten ospea dela eta hagitz, interesgarri suertatu dira bisita hauek NIEko ordezkarientzat.

Eskola hauen funtzionamendua gertutik aztertu, ikasle horiekin hainbat ordu konpartitu, hango irakasleekin ideiak trukatu hagitz interesgarri suerta dakieke ikastolei beraien hobetze eta berritze bidean.

ÚNETE A NUESTRO BOLETÍN